• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
Logo Artizar verde

Artizar

La magia del txakoli

  • Hasiera
  • Artizar
    • Taldea
    • Guneak
  • Esperientziak
  • Agenda
  • Formakuntza eta coaching
  • Denda
  • Harremana
  • Kluba
  • © Artizar – 2021
    • Lege oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookien politika
    • Salerosketarako baldintzak
      • EU
        • ES
        • EN
  • Artizar
    • Taldea
    • Guneak
  • Esperientziak eta zerbitzuak
    • Esperientziak
    • Agenda
    • Formakuntza eta coaching
  • Denda
  • Harremana
  • Kluba
    • EU
      • ES
      • EN

Guneak

ARTIZAR KLUBAk honako lekuak jartzen ditu zure esku

Kanpoko guneak

Kanpoko guneak

Urdaibaiko txoko interesgarriak

Mendiak, basoak eta errekak betidanik izan dira gune magikoak euskal kulturan. Gure mitologian natura eta bizitza beti agertu izan zaizkigu nahasturik. 
Naturako leku magiko hauetan, lurretik jaiotako kimuak bailira, euskal mitologiaren ondarea eta Urdaibaiko espazioaren arteko harreman magikoa antzeman daiteke. Gure arbasoen mezuak txorien abestien txioen bidez jasotzeko aukera izango dugu bertan.
Guztion artean legenda berriak sortuko ditugu, denbora luzez iraungo duten istorioak, behar bada, inoiz, tradizio bihurtuko diren bizipenak.

01. Laga | 02. Sorginak | 03. Izaro | 04. Ilunia | 05. Lamiak 06. Txirene | 07. Izagirre baserria | 08. Gernikatik plazara 09. Basajaun | 10. Galtzagorriak

Goza ezazu gure txakolina ingurune paregabean.

Kanpoko guneak

espacio-exterior-laga

Laga txokoa

Dunaz osaturiko Laga hondartza ederra irudikatzen du: 574 metro luze duen hondartza honek, erdi inguruan, berezia den harkaitz berdexka bat du. Haitz igneoa da, ofita du izena. Harriak ospe berezia du, batez ere, maitasunaren haitza deitzen zaiolako.

Magia en Urdaibai

Sorginak

Harizti sorgindu honen erdian teileria zahar bat dago. Toki magikoa da. Inguru hartan, antzina, sorgin xarmagarria bizi zen. Sorgin xarmagarri honen bikotea basoko haritz bat zen. Maitasun hori dela eta, ez zen inoiz bere bistatik baino urrutirago beragandik urruntzen. Berezkoa zeukan adimenari esker, sorgina naturan diren izaki guztiekin komunikatzeko ahalmena zuen, landareen hizkuntza eta musikaren hizkuntza baitzekizkien.  Lekua sorginduta zegoen, horregatik, sorginkerien aurkako trebezia oso handia zutenek baino ezin zuten bere enkantamenduetatik ihes egin.  Toki ezin bereziagoa da kultura arloko ekintzak bertan antolatzeko.

antiguo-pajar-basajaun

Basajaunaren lastategia

Artaldeen eta artzainen babeslea zen Basajauna. Gune honek denboran atzera eramaten gaitu, XX. mendearen erdialdera. Garai haietako bizi baldintzak ez dute zerikusirik gaur egunekoekin. Garatu gabeko edo gutxi garatutako nekazaritzaren sasoiak ziren. 

espacio-exterior-txirenes

Txirene txokoa

Ehunka urte dituen arte zuhaitz izugarriak markatzen digu zaharraren eta modernoaren arteko muga. Hantxe kokatuta dagoen baselizan Txirene santuak deitutako santutxoen eskulturak daude. Txirene hitzaren esanahia da nortasun xelebre, baragarri, txantxazale, eszentriko. Ezaugarriok bilbotarren nortasunaren topikoarekin erlazionatzen dira, handikeriaz beteriko eta umore mota berezidun berbeta bilbotarrarekin.

espacio-exterior-santos-txirenes

Izagirre baserria

Ehun urtetik gorako haritzak babestutako baserria da. Gernika herriarentzat eta Bizkaitarron Foruentzat hain esanguratsua den “aretxa”.  Baserri berba, bestalde, baso eta herri hitzen elkarketa da. Baserriaren ondare kulturala  zaharra da oso,  gaur eguneko baserri ereduaren egitura arkitektonikoak esate baterako, 500 urtetik gora ditu. Isolatuta dagoen unitate autonomoa da gehienetan. Batzuetan, baina, multzoan elkartu ere egiten dira baserriak, gehienetan, bidegurutze edo baseliza baten inguruan. Elizatxoa baserriaren jabearena izaten zen, ez elizarena. Baserriaren oinordetza premuarena, seme zaharrenarentzat izaten zen tradizioan, nahiz eta Foru eskubideen arabera ondasunen banaketa librearen eskubidea indarrean egon. Baserriek etxebizitza, garautegia, lastategia, eta dolarea (mahatsa prentsatzeko tokia) izaten zituzten.

espacio-exterior-izaro

Izaro txokoa

Izenaren jatorriaren antzera, izarrekin erlazionatutako lekua dela esan dezakegu. Izarrek bezala, bere argi indar distiratsua berezkoa du irla honek. Itsas hegaztien kolonia ere bizi da bertan. Uztailaren 22an, Izaron, Bermeo eta Elantxobeko herritarren arteko jaia eta lehia ere ospatzen da.

mirador-baserritik-plazara

“Baserritik plazara” ikustokia

Bertatik oraindik amaitu barik, hau da sortzen ari garen mahasti batetik dagoen ikusmiraz gozatzeko aukera dugu: Gernikaldea. XX. mende erdi ingurura arte Gernikako azoka kanpoan, aire zabalean, antolatzen zen astelehenero. 1943.etik ordea, esparru itxian egiten da. Eskualdeko herritarrentzat salerosketarako gunea izateaz gain elkarketa sozialak garatzeko gunea ere izan ohi da. Esaera zaharra honen adibide: “Lunes gernikes, kolperik ez”.

Barruko espazioak

Barruko espazioak

Izena duena badago, existitu egiten da

Europako beste kultura batzuetan bezala, Euskal Herrian ere mitologia oso aberatsa da; Gureak bereziki, izaera matriarkala du, jainko  garrantzitsuena emakumezkoa baita: Mari.Urdaibaiko zeruaren azpiko espazio magiko honetan lurrak, aireak, urak eta suak, batzuetan zoriontsuago eta besteetan zoritxartsuago, biziberritu egiten dute urteroko uzta.Izenak izana du, esan ohi da euskaraz. Horregatik hain zuzen ere, mitologiako legendetan oinarrituta, haietan gertatzen den bezala,  magikotasunari bidea eskaintzeko zenbait espazio berezi sortu dira. Bertan  esperientzia dibertigarriak eta gertaera azal ezinak bizitzeko aukera izango da.

01. Wine Corner | 02. Mari | 03. Bacchus | 04. Eguzkilore | 05. Artizar

Edozein dela zure ospakizuna, hemen aurkituko duzu lekurik magikoena.

Barruko espazioak

sala-artizar

Artizar aretoa

Ardo dastaketak egiteko aretoa, gehienez 150 pertsonentzat. Nahi izanez gero, batzar txikiagoak egiteko, 30-40 lagunentzat 3 edo 4 areto txikiago atera daitezke bertatik. Artizar Venus da, maitasunaren, edertasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa. Olatuetan jaio eta maskor baten gainean lehorreratutako Venus jainkosa Naturaren ama da.

sala-elaboracion-mari

Mari aretoa

Elaborazio aretoa dugu. Deposituen arteko ibilaldi interaktibo honen bidez txakolingintzaren sekretuak ikasteko aukera dugu. Mari Lurraren pertsonifikazio emea da, Naturaren ama, Amalurra, zintzotasun eta justiziaren defendatzailea. Laino edo ortzadar formak hartzen baditu ere lur azpian bizi da.

sala-reuniones-eguzkilore

Eguzki-lore batzar-aretia

Internetekin prestatutako gela 8-10 lagunentzat. Eguzki-lorea babesaren sinboloa da, gizakiaren arerio izan daitezkeenengandik babesten du, besteak beste izpiritu gaiztoengandik, ekaitzetatik …

sala-id-bacchus

I+G Bacchus

Toki erakargarri honetan ardoaren mistikan sartzeko modua izango da, kalitate objektibotik haratago pasatzeko aukera. Bacchus mahatsaren bilketa eta ardoaren jainkoa izan zen Erroman.

txakoligune

“Txakoligune” edo “Wine córner”

Txakolinaren produkzioak XVII eta XVIII. mendeetan ezagutu zuen bere gailurra: Bizkaian 1.000.000 litro eta Gipuzkoan 320.000 litro ekoiztera iritsi ziren. Urtero uzta berriaren etorrera ospatzeko Brankeren jaia egiten zen. Ereinotzezko abar berdea jartzen zen baserrietan. XIX. mende amaiera aldera Bilboko kanpo aldeko inguruetako herrixketan aisialdirako Txakolinguneak jaio eta modan jarri ziren. Merendero edo piknik-gune hauetan ondo jan eta ondo edateko kultura berri bat garatu zen, hau da, bizitza bizitzeko modu desberdin bat.

estola-urdaibai

Urdaibai etxola

Mahastian bertan 16-20 lagunentzat eserita egoteko aukera. 1984. urtetik Biosferaren erretserba den paraje zoragarri horretatik hartu du izena.

cabaña-urdaibai

San Gregorio Nacianceno

Garajeko ardoaren kontzeptuarekin hasi eta hazi egin ginen hainbeste edukirentzat edukiontzi eskasa zuen upategi zaharrean. Bertan ikus daiteke, 30 m2ko gelan, berritzaile legez jaiotako txakolinaren proiektuak klasikoa bihurtzeraino egindako ibilbidea. Betiere bertakoa defendatzen.XVIII. mendean  San Gregorio Nacianceno kofradia bertako ardoa defendatu eta zaintzeko helburuz sortutako elkartea zen. Mahastien jabeek, saltzaileek… osatzen zuten kofradia. Merkataritzaren liberazioarekin batera desagertu zen betiko San Gregorio Nacianceno elkartea.

la-cripta-santimamine

Santimamiñe aretoa

Bizkaiko kulturan milaka urteko ikonoa; 14.000 urteko labar-pinturek, 2008. urtetik  gizon-emakume guztien ondare direnak, gizakiaren sorreraren misterioan sakontzen dute. Era bertsuan, areto honetan ere, Itsasmendiren historian murgiltzeko aukera dago, urtabe zaharrenak dastatuz denboraren ibilbidean atzera egingo da.

Ospatu ezazu zure ekitaldi edo jardunaldia gure espazioren baten

Naturaren inguru honetako txoko desberdinetan bilatzen duena aurkituko du bisitariak.
Egun aparta gozatzeko aukera izango du

info@artizarenoturismo.com
+34 674 62 29 54
  • Artizar
  • Barrio Arane, 66
  • 48300 Gernika
  • +34 674 62 29 54
  • info@artizarenoturismo.com
Ikus nabigatzailearen menua
  • Guneak
  • Taldea
  • Esperientziak
  • Formakuntza eta coaching
  • Denda
  • Kluba
  • Nire kontua
  • Nire eskariak

© Artizar–2023

  • Lege oharra
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Salerosketarako baldintzak