ARTIZAR KLUBAk honako lekuak jartzen ditu zure esku
Kanpoko guneak
Kanpoko guneak
Urdaibaiko txoko interesgarriak
Mendiak, basoak eta errekak betidanik izan dira gune magikoak euskal kulturan. Gure mitologian natura eta bizitza beti agertu izan zaizkigu nahasturik.
Naturako leku magiko hauetan, lurretik jaiotako kimuak bailira, euskal mitologiaren ondarea eta Urdaibaiko espazioaren arteko harreman magikoa antzeman daiteke. Gure arbasoen mezuak txorien abestien txioen bidez jasotzeko aukera izango dugu bertan.
Guztion artean legenda berriak sortuko ditugu, denbora luzez iraungo duten istorioak, behar bada, inoiz, tradizio bihurtuko diren bizipenak.
01. Laga | 02. Sorginak | 03. Izaro | 04. Ilunia | 05. Lamiak 06. Txirene | 07. Izagirre baserria | 08. Gernikatik plazara 09. Basajaun | 10. Galtzagorriak
Goza ezazu gure txakolina ingurune paregabean.
Kanpoko guneak
Sorginak
Harizti sorgindu honen erdian teileria zahar bat dago. Toki magikoa da. Inguru hartan, antzina, sorgin xarmagarria bizi zen. Sorgin xarmagarri honen bikotea basoko haritz bat zen. Maitasun hori dela eta, ez zen inoiz bere bistatik baino urrutirago beragandik urruntzen. Berezkoa zeukan adimenari esker, sorgina naturan diren izaki guztiekin komunikatzeko ahalmena zuen, landareen hizkuntza eta musikaren hizkuntza baitzekizkien. Lekua sorginduta zegoen, horregatik, sorginkerien aurkako trebezia oso handia zutenek baino ezin zuten bere enkantamenduetatik ihes egin. Toki ezin bereziagoa da kultura arloko ekintzak bertan antolatzeko.
Txirene txokoa
Ehunka urte dituen arte zuhaitz izugarriak markatzen digu zaharraren eta modernoaren arteko muga. Hantxe kokatuta dagoen baselizan Txirene santuak deitutako santutxoen eskulturak daude. Txirene hitzaren esanahia da nortasun xelebre, baragarri, txantxazale, eszentriko. Ezaugarriok bilbotarren nortasunaren topikoarekin erlazionatzen dira, handikeriaz beteriko eta umore mota berezidun berbeta bilbotarrarekin.
Izagirre baserria
Ehun urtetik gorako haritzak babestutako baserria da. Gernika herriarentzat eta Bizkaitarron Foruentzat hain esanguratsua den “aretxa”. Baserri berba, bestalde, baso eta herri hitzen elkarketa da. Baserriaren ondare kulturala zaharra da oso, gaur eguneko baserri ereduaren egitura arkitektonikoak esate baterako, 500 urtetik gora ditu. Isolatuta dagoen unitate autonomoa da gehienetan. Batzuetan, baina, multzoan elkartu ere egiten dira baserriak, gehienetan, bidegurutze edo baseliza baten inguruan. Elizatxoa baserriaren jabearena izaten zen, ez elizarena. Baserriaren oinordetza premuarena, seme zaharrenarentzat izaten zen tradizioan, nahiz eta Foru eskubideen arabera ondasunen banaketa librearen eskubidea indarrean egon. Baserriek etxebizitza, garautegia, lastategia, eta dolarea (mahatsa prentsatzeko tokia) izaten zituzten.
Izaro txokoa
Izenaren jatorriaren antzera, izarrekin erlazionatutako lekua dela esan dezakegu. Izarrek bezala, bere argi indar distiratsua berezkoa du irla honek. Itsas hegaztien kolonia ere bizi da bertan. Uztailaren 22an, Izaron, Bermeo eta Elantxobeko herritarren arteko jaia eta lehia ere ospatzen da.
“Baserritik plazara” ikustokia
Bertatik oraindik amaitu barik, hau da sortzen ari garen mahasti batetik dagoen ikusmiraz gozatzeko aukera dugu: Gernikaldea. XX. mende erdi ingurura arte Gernikako azoka kanpoan, aire zabalean, antolatzen zen astelehenero. 1943.etik ordea, esparru itxian egiten da. Eskualdeko herritarrentzat salerosketarako gunea izateaz gain elkarketa sozialak garatzeko gunea ere izan ohi da. Esaera zaharra honen adibide: “Lunes gernikes, kolperik ez”.
Barruko espazioak
Barruko espazioak
Izena duena badago, existitu egiten da
Europako beste kultura batzuetan bezala, Euskal Herrian ere mitologia oso aberatsa da; Gureak bereziki, izaera matriarkala du, jainko garrantzitsuena emakumezkoa baita: Mari.Urdaibaiko zeruaren azpiko espazio magiko honetan lurrak, aireak, urak eta suak, batzuetan zoriontsuago eta besteetan zoritxartsuago, biziberritu egiten dute urteroko uzta.Izenak izana du, esan ohi da euskaraz. Horregatik hain zuzen ere, mitologiako legendetan oinarrituta, haietan gertatzen den bezala, magikotasunari bidea eskaintzeko zenbait espazio berezi sortu dira. Bertan esperientzia dibertigarriak eta gertaera azal ezinak bizitzeko aukera izango da.
01. Wine Corner | 02. Mari | 03. Bacchus | 04. Eguzkilore | 05. Artizar
Edozein dela zure ospakizuna, hemen aurkituko duzu lekurik magikoena.
Barruko espazioak
Artizar aretoa
Ardo dastaketak egiteko aretoa, gehienez 150 pertsonentzat. Nahi izanez gero, batzar txikiagoak egiteko, 30-40 lagunentzat 3 edo 4 areto txikiago atera daitezke bertatik. Artizar Venus da, maitasunaren, edertasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa. Olatuetan jaio eta maskor baten gainean lehorreratutako Venus jainkosa Naturaren ama da.
Mari aretoa
Elaborazio aretoa dugu. Deposituen arteko ibilaldi interaktibo honen bidez txakolingintzaren sekretuak ikasteko aukera dugu. Mari Lurraren pertsonifikazio emea da, Naturaren ama, Amalurra, zintzotasun eta justiziaren defendatzailea. Laino edo ortzadar formak hartzen baditu ere lur azpian bizi da.
“Txakoligune” edo “Wine córner”
Txakolinaren produkzioak XVII eta XVIII. mendeetan ezagutu zuen bere gailurra: Bizkaian 1.000.000 litro eta Gipuzkoan 320.000 litro ekoiztera iritsi ziren. Urtero uzta berriaren etorrera ospatzeko Brankeren jaia egiten zen. Ereinotzezko abar berdea jartzen zen baserrietan. XIX. mende amaiera aldera Bilboko kanpo aldeko inguruetako herrixketan aisialdirako Txakolinguneak jaio eta modan jarri ziren. Merendero edo piknik-gune hauetan ondo jan eta ondo edateko kultura berri bat garatu zen, hau da, bizitza bizitzeko modu desberdin bat.
San Gregorio Nacianceno
Garajeko ardoaren kontzeptuarekin hasi eta hazi egin ginen hainbeste edukirentzat edukiontzi eskasa zuen upategi zaharrean. Bertan ikus daiteke, 30 m2ko gelan, berritzaile legez jaiotako txakolinaren proiektuak klasikoa bihurtzeraino egindako ibilbidea. Betiere bertakoa defendatzen.XVIII. mendean San Gregorio Nacianceno kofradia bertako ardoa defendatu eta zaintzeko helburuz sortutako elkartea zen. Mahastien jabeek, saltzaileek… osatzen zuten kofradia. Merkataritzaren liberazioarekin batera desagertu zen betiko San Gregorio Nacianceno elkartea.
Santimamiñe aretoa
Bizkaiko kulturan milaka urteko ikonoa; 14.000 urteko labar-pinturek, 2008. urtetik gizon-emakume guztien ondare direnak, gizakiaren sorreraren misterioan sakontzen dute. Era bertsuan, areto honetan ere, Itsasmendiren historian murgiltzeko aukera dago, urtabe zaharrenak dastatuz denboraren ibilbidean atzera egingo da.
Ospatu ezazu zure ekitaldi edo jardunaldia gure espazioren baten
Naturaren inguru honetako txoko desberdinetan bilatzen duena aurkituko du bisitariak.
Egun aparta gozatzeko aukera izango du