Txakolinaren magia sortu eta partekatu
Artizar
Nortasundun enoturismoa
Artizar kluba Itsasmenditik jaio da, txakolinaren magia sortu eta partekatzeko asmoarekin. Gure antzinako kultura zaharraren ardogintzaren ondarearekin batera beste lurralde batzuetako ardo berezien berri eman gura dugu, betiere, naturan, historian eta gure kulturan sakonduz. Hori lortzeko esperientzia paregabeak, aparteko ekimenak, jarduera gastronomikoak eta formazio ikastaroak antolatuko dira.
25 urteetako ibilbidean beti izan dugun eraberritzeko bokazioan jauzi egin nahi dugu oraingo honetan. Horretarako Magiaz beteriko ingurunea sortu dugu “Artizar” marka pean. Enoturismo arloan esperientzia sorta zabala eta bereziaz gozatzeko aukera emango dugu.
Enoturismo 360 ikuspegitik egindako proiektu ausart honetan emozioak naturak gidatuta gauzatu eta bideratuko dira, helburu hori lortzeko beren beregi sortutako esperientzia berezien bidez.
Kokapen paregabea
Gernika herrian, Urdaibai Biosfera Erretserbaren bihotzean kokaturik, paraje hau leku zorgarria dela esan daiteke. Bertan, antolatutako ekimenei esker, ekosistema soziatiboaren bidez, bertako komunitatean balio erantsia amateko aukera sortzen da.
Ehun urtetik gorako hariztiaren erditik doan Amunaga errekak, Gernika eta Muxika herriak banatzeaz gain, eskura jartzen digu dibertsitate izugarrizko paisaia. Inguruan, gure zain, Oiz eta Anboto mendiak, Lumoko elizatea edo San Migel baselizak dira. Bertan jaso dira hainbat mito eta istorio xume bezain eder.
Eskualde honetako historian argi ikus daitekeenez eremu honetan izan diren lan tradizionalen artean mahastizaintza eta ardogintza daude. XVII eta XVIII. mendeetatik datorren tradizioa da (Horren froga dron argazkia, mapa zaharretako eskuz idatzitako sailen izenak: goiko mastei eta mastei barrena, prentsa tradizionala, lastategia, teileria). Inguru guztiz aproposa naturaren lasaitasun eta harmonia bete-betean gozatzeko.
Itsasmendi
Aniztasunaren ispilu
Upategia, Biosfera Erretserban, Itsasoak eta mendiek bat egiten duten eremuan kokatuta dago. Horregatik ingurune berezi honetan aniztasuna da nagusi. Itsasmendi Upategian ere eten gabeko bilakaeran dagoen dibertsitatea da gure ezaugarri nagusienetakoa.
Mahastizaintzan eta ardogintzan abangoardian dauden artisauak gara. Berriztatzaile eta ausartak izaten saiatzen gara, betiere sustraiak, natura, paisaia eta historia begirunez zainduz.
Ardoak, hasieran buruan ideia legez jaiotzen bada ere, bihotzean sentimendu bihurtua amaitzen du. Gure hasierako beharretan “Gauzak beste era batera egin behar dira” lema zen nagusi Itsasmendin, intuizioa eta perfekzioa lotzeko obsesioa izan dugu beti. Ildo honetan, jakintzaren aurrerapenak eta kontzientziaren arteko lerro mehean ibilita, txakolin produktu sorta apartekoa egitea lortu da.
Landareekin gertatzen den bezala, detaile txikitxoak aldatuta emaitza guztiz desberdinak ateratzen direla erakutsi dugu.
On Egin
Gure filosofiarekin bat egiten duten ardogintza arloko proiektuak
Gure filosofiarekin bat datozen ardoekin osatutako ardo ekimena da. ON EGIN da gurearekin identifikatzen diren beste zenbait proiektuentzako bozgorailua; horietako hainbat mundu mailako errekonozimendua dute: Louis Roederer, Petrus, Chapoutier, Louis Latour, Vins Alemanys… Bestalde, ardogintzan zer esan handia duten pertsonen kolaborazioa: Angel Cerdá, Pepe Mendoza, Maria José (Tondonia), Carmelo Rodero, Sara Pérez, Olivier Rivière, Gregory Pérez eta eurekin batera turismo ibilbide berri honetan esanguratsuak gertatuko diren beste hainbat pertsona.
Eten gabeko eboluzioan dago ON EGIN, eta tarte horretan bezeroekin bere esentzia, bere benekotasuna partekatu nahi ditu.
Gure hasierako garaietatik amestu dugu bezeroekin harreman berezia izatea, ardogintzaren kulturak gidatuta kontsumitzaileari aholkuak eman eta ardo berezi-bereziak eskaintzea.
Ezagutu gure produktuak
-
Bat Berri18,49 €-tik 110,91 €-ra
-
Eklipse25,77 €-tik 146,88 €-ra
-
Itsasmendi 717,97 €-tik 99,74 €-ra