Artizar Borgoña
0,75l – D.O. Bizkaiko Txakolina
Berrikuntza, estilo librean egindako txakolina.
Gauza handiek hasiera txikiak izaten dituzte. Artizar iluntzeko lehen argia dugu, iparreko bidea erakusten duena. Gauetako zeruen aitzindaria da.
Sekretu baten distira bezala, txakolin honen bidez detaile txiki garrantzitsuak azpimarratu gura dira: lursailen zenbait txokoren balioa, mahastizaintza eta ardogintza arloan ia ikus ezinak diren maila txikian gertatzen diren xehetasunak … Estilo librean egindako ardo honek, urtero, askatasuna ematen digu txakolinaren potentziala azpimarraturik erakusteko. Ez dugu perfekzioa bilatzen, oso subjektiboak diren elegantzia eta fintasuna baizik.
46,60 €-tik 132,81 €-ra
Baliteke hau ere gustuko izatea…
Eman zure izena Klubean, abantailak eta deskontuak izango dituzu